By

doble-clic
Bihar, apirilaren 6a (asteazkena) KORRIKAren 22. edizioa Bilbotik igaroko zaigu. Animatu eta parte har ezazu! Hitzordua arratsaldeko 19:45etan dugu Ikastola aurrean; 20:00ak aldera Korrika Anselma de Salces kaletik igarotzea iragarrita baitago. Aurten, lekukoaren eramaile gisa, Ikastolako Hezkuntza Komunitatearen hiru hankak ordezkatuta egotea proposatu da. Jasotako ekarpenak kontuan izanda honakoa erabakiz: ikasleria DBHko Aitzolek ordezkatuko ditu, batik...
Irakurri gehiago
Aurten, ekologia integrala eta etxe komunaren zaintza zainketa ardatz nagusitzat hartuta, Jazotakoa jaso ekimenaren V. edizioa ospatu da, honetan Artxandape Ikastolak aurkeztutako 2 lanek saria lortu dutelarik. Alde batetik, LH 5. mailako ikasleen “Begiratuz maitatu, maitatuz zaindu” bideoak LH etapatik aurkeztutako bideo-irabazlea izan da. Epaimahaiak honen lanketa nabarmendu: antzezpena, ikasle guztien parte hartzea, portaera edo...
Irakurri gehiago
Hona hemen Korrika 22ren koreografia. Entsaia ezazu, Korrika Txikirako: Aurrera! Gogoan izan, beheko torlojuaren bidez bideoaren abiadura alda dezakezula; entsaiatzeko motelduz. Koreografiaren eskema.
Irakurri gehiago
Auzoko Korrika Batzordeak antolatutako Kultura-Astearen egitaraua hemen duzu. Parte hartzera anima zaitez! Korrikaren 22. edizioak Donostian izango du helmuga apirilaren 10ean (igandea). Amaiera ekitaldi honetara Auzoko Euskara Batzordeak antolatutako autobusean joateko asmoa izanez gero, izena eman ezazu galdetegi honen bidez. Bidaia-txartelaren zenbatekoa 5€koa izango da pertsonako. Plaza kopurua urria izanik, izen-emate ordena kontuan izango da.
Irakurri gehiago
Kultura Astea iragartzeko asmoz, Auzoko ekintza erraldoia antolatu du Uribarriko Korrika Batzordeak, martxoaren 18an arratsaldeko 17:30etan, Uzturre plazan. Egitekoa grabaketa masiboa izango da. Auzoko eragile, ikastola eta eskolen artean GURUTZEGRAMA ERRALDOIA duen erronka proposatzen du. Ekitaldia egoki girotzeko, parte hartzaile guztiek Ikastolako kirol-jertsea edo arropa berdea jantzi behar dute.
Irakurri gehiago
Zabalik dago jada Bilboko Elizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak EBI ikastegietarako antolatzen duen Jazotakoa Jaso V. bideoklip lehiaketan bozkatzeko epea. Aurten, ekologia integrala eta etxe komunaren zaintza da gaia. Jarraian gure bideo guztiak ikus ditzakezu! Bozka ezazu hauen alde! Eskerrik asko! LH BEGIRATUZ MAITATU, MAITATUZ ZAINDU DBH TXIMINOAREN ISTORIOA DBH ITSASOA GARA DBH %100 DBH BIZITZAREN...
Irakurri gehiago
11
Koronabirusak eragindako halabeharrezko “etenaldiaren” ondoren, aurten Barria eta Zuazako Udalekuak bueltan ditugu. LH 1-2-3 BARRIA ekainaren 22tik 25era, asteazken-larunbat (itzulera goizez) [informazio-bilera martxoaren 16an (asteazkena) 17.00etan] LH 4-5-6 ZUAZA ekainaren 22tik 27ra, asteazken-astelehen (itzulera arratsaldez) [informazio-bilera martxoaren 23an (asteazkena) 17.30etan]
Irakurri gehiago
11
Gaur egun eta etorkizunean genero berdintasun eraginkorra lortzeko tresnarik onena hezkuntza da. Artxandape Ikastolan horretan egiten dugu lan aldarrikapenaren eta hausnarketaren bitartez. Gora emakumeak!
Irakurri gehiago
Artxandape Ikastolako ikasleak First Lego League lehiaketara itzuli dira bi zientzia-proiektu bikainekin. Eta, gainera, solidarioak. Cargo Connect erronkaren inguruan, bi taldek Ukraniara lagungarria den materiala jaso eta bidaltzeko sistema robotikoak prestatu dituzte. Zorionak!
Irakurri gehiago
Azken ikasturteetan, gure Ikastolak, Aita Mari itsas-salbamendu ontziarekin harremana izan du migrazio proiektu ezberdinei lotuta. Gaur eguneko munduak duen erronka handienetako bat migrazioena izanik, Aita Mari bezalako ontzien lana mirestekoa da. Hauek, migratzaileak jasotzen dituztenean, bakoitzari haientzako izango den manta bana ematen diete; beraz, Aita Mariren manta premia etengabea da. Hori dela eta, Artxandape Ikastolak,...
Irakurri gehiago
1 2 3 4 5
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.