Hilabetea

Abendua 2022
Ohiko legez, gabon-kantu giroan agurtuko dugu hiruhilekoa ostegun honetan, abenduaren 22an. 10:00etatik aurrera Uzturre Plazan batuko gara Ikastolako ikasleria, langileria eta familiak. Guztion artean “Hator, hator lagun”, “Olentzero”, “Mari Domingi” eta “Elur malutak” abestu ondoren, barrutiko gune ezberdinetatik kalejiran ibiliko gara: HH Uzturren bertan geratuko da pixkatxo bat LH 1-2 Udaletxe alderantz jaitsiko da LH...
Irakurri gehiago
Azaroaren 30ean ospatu azoka honen 2. edizioa Sodupeko Avellaneda Ikastetxean, bertan 16 ikastetxetako 500 ikasle inguru bildu zirelarik. Azoka zientifiko erara, ‘EBI STEAM ’ ekimenak zientzia, teknologia zein artea uztartzen ditu eta ikasleei gaur egungo hezkuntzan ezinbestekotzat jotzen diren STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) lotutako egitasmoak aurkezteko bidea eskaintzen die.  
Irakurri gehiago
Artxandape Ikastolako DBHko Ekaitz de Urquiza, Irune Lorenzo, Amaya Salgado eta Mireia Valle ikasleek Homeless Festival lehiaketan Besarkada saria jaso dute. Bizitegik 2016tik antolatzen duen jaialdi honek zinemaren eta antzerkiaren bidez gizarteratzeari buruzko sentsibilizazio-lana egitea du helburu. Hori dela eta neska-mutilek ikasgelan gaiaren inguruko lanketa zein kontzientziazio lana egin ostean, amaierako produktu gisa laburmetraia egiteko...
Irakurri gehiago
11
Azaroaren 18an abiatu genuen Ahobizi eta Belarriprest rolei esker ikusgai egiten dugun ekimena. Etapa guztietan ikasleek jarduera ezberdinak burutu dituzte, batzuk girotzeko zein dibertitzeko, beste batzuk, ordea, hausnartzeko edota kontzientziatzeko. Gainera, denbora honetan auzoan DANTZARALDIA jaialdiaz gozatzeko aukera izan genuen ostiralean. Eta egun bat beranduago, Bilbo mailan antolatutako GUK ERE BAI kalejirarekin eta haur-jaialdiarekin ere...
Irakurri gehiago
Aurkeztutako hiriko ia 300 ikasleren artean 10 ikaslek jaso zuten Udalaren Epalza Alargunaren beka. Honi esker ikasle hauek hurrengo urteetan beraien ikasketak aurrera eramateko diru-laguntza izango dute. Artxandape Ikastolako ikaslea den Anne Iza Machin izan zen beka jaso zuten 10 ikasleetako bat! Zorionak, Anneri lorpen handi honengatik! Gure aintzatespena ere gainerako bekadunei eta baita ere...
Irakurri gehiago
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.