Lege Oharpena

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, datu hauen berri ematen da:
ARTXANDAPE IKASTOLAK Bilboko Anselma de Salces 1 bis. zenbakian du egoitza (48007 PK), R4800612-F IFK zenbakia du, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean inskribatuta dago 014505 zenbakiarekin.

Interneteko gune honen jabea ARTXANDAPE IKASTOLA da, eta www.artxandape.net webgunean ikastetxeari eta egiten dituen jarduerei buruzko informazioa eskaintzen du.
Web honetako edukien bidez, informazioa eman nahi die ikastetxean inskribatuta dauden ikasleen familiei eta horretan interesa duten familia berriei.

Datu pertsonalen babesa

Interneteko gune honen bidez jasoko diren datu pertsonalak izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen arauak ezarritakoaren arabera tratatuko dira (Datu Pertsonalak babesteko (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa).
Ildo horretan, aditzera ematen dizugu gune honen bidez ematen dizkiguzun datuak ikastetxe honen ardurapeko tratamendu automatizatuko erregistro batean sartuko direla, zure informazio-eskaerak kudeatzeko, gure eskaintza akademikoa helarazteko eta antolatzen ditugun jardueren berri emateko.

Pribatutasunari buruz dugun politikaz gehiago jakiteko, jo dagokion loturara.

Segurtasun-neurriak

ARTXANDAPE IKASTOLAK jakinarazten dizu behar diren segurtasun-neurriak jarrita dituela, hala teknikoak nola antolakuntzakoak, erakundeak tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, eta aldatu, galdu, tratatu eta/edo baimenik gabe eskuratu daitezen saihesteko, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datuok dituzten arriskuak aintzat hartuta.

Hori guztia, izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen arauak ezarritakoaren arabera (Datu Pertsonalak babesteko (EB) 2016/679 Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa).

Jabetza intelektuala

ARTXANDAPE IKASTOLA da webgune honetako elementuen titularra: iturburu-kodea, nabigazio-egitura, datu-basea, eduki eta diseinu grafikoa (menuak, nabigazio-botoiak, testuak, irudiak, testurak, grafikoak, etab.); edo, nolanahi ere, dagokion baimena du elementu horiek erabiltzeko.

Edukiak

ARTXANDAPE IKASTOLAK beretzat gordetzen du webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, aurrez oharrik eman behar izan gabe; hala, bada, eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta eduki edo zerbitzu horiek kokatzeko edo aurkezteko modua ere.

Erabiltzaileak hitz ematen du behar bezala erabiliko dituela ARTXANDAPE IKASTOLAK eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak, ez dituela erabiliko zilegi ez diren edo fede onaren eta lege-antolamenduaren kontrakoak diren jarduerak egiteko, eta ez duela kalterik sortuko ARTXANDAPE IKASTOLAREN, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan, ez duela sartuko edo sarean zabalduko birus informatikorik, ez eta lehen aipatutako kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikorik ere.

Webgunearen edukia eta loturak

ARTXANDAPE IKASTOLAK ez du erantzukizunik izango bere webguneko edukiak gaizki erabiliz gero; eduki horietara sartzen edo edukiak erabiltzen dituen pertsonaren erantzukizuna izango da hori, ez beste inorena. Era berean, ez du erantzukizunik izango, webgune honetako loturen edo bilatzaileen bidez aurkitutako hirugarrenen web orrietan dagoen informazioari dagokionez.

Webgunea eguneratu eta aldatu

ARTXANDAPE IKASTOLAK beretzat gordetzen du eskubidea bere webgunean jasotako informazioa eta orriaren konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko, aurrez ohartarazi gabe; hori dela-eta ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

ARTXANDAPE IKASTOLAK ez du inolako erantzukizunik izango, Internet sarearekin konektatuta egon bitartean ekipamendu informatikoetan izandako akatsen edo arazo teknikoen ondorioz, ez eta ARTXANDAPE IKASTOLAREN kontroletik kanpo eta legez kanpo tartean sar litezkeen hirugarren batzuek eragindako kalteen ondorioz ere. Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango, emandako informazioan izandako akatsen, okerren edo hutsuneen ondorioz, erabiltzaileak har litzakeen kalte-galeren gainean, betiere, akats edo hutsune horiek ikastolarekin zerikusirik ez duten iturrietatik hartu baldin badira.

Cookiei buruzko politika

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak 22.2 artikuluan xedatutakoa betez, jarraian, ikastetxeak cookieak biltzeko eta tratatzeko duen politikaren berri emango dizugu.

Zer dira Cookieak?

Cookiea web orri batzuetan sartzean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookiei esker, besteak beste, webguneak informazioa biltegiratu eta jaso dezake erabiltzaile baten eta haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruz, eta, duten informazioaren eta zure ekipoa erabiltzeko duzun moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.

Zein cookie-mota erabiltzen du webgune honek?

Webgune honek analisi-cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen kopurua jakin ahal izateko, eta, horrela, erabiltzaileek eskainitako zerbitzuarekin egiten duten erabilera neurtu, eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Inoiz ez dira erabiliko orri honetako erabiltzaileak identifikatzeko.

Cookieak desaktibatzea eta ezabatzea

Zure ekipoan instalatutako cookieak blokeatu edo ezabatu ditzakezu; horretarako, zure ekipoan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratu behar dituzu. Cookieak desaktibatuz gero, gerta liteke lehen erabilgarri zeuden zerbitzu batzuk erabilgarri ez egotea. Cookieak desaktibatzeko modua desberdina da nabigatzailearen arabera, baina, normalean, Tresnak edo Aukerak menutik egin daiteke. Nabigatzailearen Laguntza menua ere begiratu ahal da, hortxe baitaude jarraibideak. Erabiltzaileak une oro izango du aukera hautatzeko zein cookie eduki nahi duen erabilgarri webgune honetan.
Zure ekipoan instalatutako cookieak blokeatu edo ezabatu ahal dituzu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.

Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.