Aniztasunari arreta
Irakaskuntzak ikasleen artean aniztasunaren ezaugarria duen gizarte plural batean bizi garelarik, egokitzapenezko irakaskuntza burutuko dugu irakaskuntza/ikaskuntzako jardueren plangintza, garapena eta ebaluazioan, ikasleen gaitasunetara eta garapen indibidualaren maila desberdinetara egokituz.
ANIZTASUNARI ERANTZUNA
Gure hezkuntza-eredua abiapuntutzat hartuta -identitatea, hezkuntza integrala eta balioetan heztea-, koherentea deritzogu gizarte-integraziorako oinarrizko ikaskuntza den eskola-integrazioari erantzunak emateari.
Ekinbide honi esker, ikasleek derrigorrezko hezkuntzari dagozkion gaitasunak erdiets ditzakete, euren ahalbideen arabera eta norbere taldean ahalik gehien integratuz.
- Hezkuntza-premia soziokultural bereziak dituzten ikasleak.
- Ezintasun fisiko, psikiko edo sentsorial bati lotutako hezkuntza premiak dituzten ikasleak.
- Aparteko gaitasunak dituzten ikasleak.
TRATAMENDU NEURRIAK
Ikaslearen hezkuntza-premiei erantzuna emateko xedearekin ikasketa-plan edo curriculum komunaren osagai ezberdinetan egiten den edozein egokitzapen edo aldaketa da Curriculum Egokitzapena.
EGOKITZAPEN MOTAK
- Curriculumean sartu ahal izateko egokitzapenak.
- Esanguratsuak ez diren curriculum egokitzapenak (hezkuntza-errefortzua).
- Curriculum egokitzapen esanguratsuak (CEE/ACI).
- Curriculum desberdinak eratzea.
CURRICULUM EGOKITZAPENAREN FASEAK
Plangintza edo diseinua | Didaktika ekinbidea |
Diagnosi eta pronostiko ebaluazioa.
Arazoen eta zailtasunen azterketa.
Helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen finkapena.
|
Ikasgela barruan.
Laguntza-gela.
Ikasleak taldekatzea.
Irakaskuntza lanak. |
CURRICULUM EGOKITZAPENAREN HELBURUAK
- Hezkuntza premia berezidun ikasleari eskainiko zaion hezkuntza mota definitzea, lortuko diren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren sekuentziak argi eta garbi zehaztuz..
- Baliabide konkretuen premia, hala giza baliabideena nola materialena, zehaztea eta justifikatzea, beharrezkotzat aurreikusten diren xedeak eta epeak finkatuz.
- Hezkuntza-jardueran parte hartzen duten profesional ezberdinen (tutorea, irakaslea, pedagogoa...) ekintza koordinatua antolatzea.