Eskolaz Kanpoko Ekintzak eta Arratsaldeko zerbitzua

 

21/22 Eskolaz kanpoko Ekintzaren dossiera: Ikastola eta GEk elkarrekin lan egin dugu proiektu hau betetzeko. Aurten, familientzako eskaintza ere aurki dezakezue.

Matrikula betetzeko epea gaurtik Irailaren 17ra arte izango da, esteka honen bidez.

Arratsaldeko kontziliako zerbitzua eskaintzeko esteka. Honetan, mesedez esan zein egun eta zer ordutan behar duzue zerbitzua.

Aurten, St. George institutua izango da ingelesaren hornitzailea. Berria denez, hitzaldi birtual bat antolatu dugu Irailaren 14an 17:30etan haien lana adierazteko eta haien eskaintza ezagutzeko asmoz.

Informazio guzti hau Guraso Elkartearen webgunean aurki dezakezue.

Zalantzarik baduzue, bidali mezua Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. eta saiatuko gara erantzuten.

 

 



ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ARAUAK

 

JARDUERA BATEAN IZENA EMATEA

Izena nola eman

Guraso Elkarteak eskainitako jarduera batean parte hartu nahi duten ikasle guztiek ikastolak emailez bidalitako estekaren bitartez emango dute izena, eskatzen diren datu guztiekin.


Izena emateko epea

2021-2022 ikasturteko jardueretan izena emateko epea irailaren 17an (ostirala) amaituko da.


Baldintzak

Jarduera batean alta emateko, ikasturte horretako eta aurreko ikasturteko eskolaz kanpoko jarduerei dagozkien kuoten ordainketak zein Guraso Elkarteari dagokion kuotaren ordainketa eguneratuta egon behar dira.
Artxandape Ikastolak antolatutako jardueretan parte hartu nahi duten beste ikastetxe batzuetako ikasleek idazkaritzan emandako inskripzio orria bete beharko dute eta jarduera horretan parte hartzeko jatorrizko ikastetxearen baimena eduki beharko dute.
Astean egun bitan egiten diren jardueretan, ezingo da asteko egun bakarrerako inskripzioa egin.


Epez kanpoko izen-emate berriak

Behin jarduera bat hasita, bakarrik egin ahalko dira inskripzio berriak, jardueraren arduradunaren oniritzia edukiz gero, ondoko data hauetan:

  • Urriaren 18tik 22ra; kasu honetan jarduera azaroaren lehenengo astean hasiko da.
  • Abenduaren 13tik 17ra; kasu honetan jarduera urtarrilaren lehenengo eskola-astean hasiko da.

Egun horretan, Guraso elkartearen webgunean alta emateko inprimakia irekita egongo da.

 

Eskaeren hautapena

Jarduera batean parte hartzeko eskaeren kopurua eskainitako plazen kopurua baino handiagoa bada, horien esleipena zozketa bidez egingo da.

 

JARDUEREN HASIERA

Jardueren hasiera

Kultur jarduerak 2021eko urriaren 1ean hasiko dira eta 2022ko maiatzaren 31n amaituko dira.


Gutxienezko eta gehienezko partehartzaileak

Kultur jardueretan, jarduera bakoitzaren arabera, gutxienezko eta gehienezko parte-hartzaile kopuruak ezarriko dira.
Kirol talde berrien sorrera espazio-mugak eta “Artxandape Ikastolako kirol taldeen arautegi orokorrean” (web orrialdean kontsultagai) ezarritako murrizketek baldintzatuko dute.
Talde bat sortzeko gutxienezko parte-hartzaile kopurua:

  • Saskibaloia: 9
  • Kirol Hastapena: 11
  • Besteak: 11

 

JARDUEREN ORDAINKETA

Eskolaz kanpoko jarduerak HIRU HILEAN behin ordainduko dira, helbideratutako banku-ordainagiri baten bidez. Ordainagiri horretan eskolaz kanpoko jarduerak baino ez dira kobratuko eta erreziboa azaroko, urtarrileko eta apirileko lehenengo hamabostaldian pasatuko da.
Hiruhileko kuotak ordaintzen ez dituzten familiak eta ez ordaintzeko arrazoiaren berri ematen ez dutenak automatikoki jardueratik kanpo geratuko dira. Era berean, itzulketa horrek eragin dituen banku-gastuak gehituta pasatuko zaie berrriro banku-ordainagiria.

 

JARDUERAN BAJA EMATEA EDO JARDUERA ALDAKETA

Baja-eskaerak hiruhileko azken hamabostaldian egin beharko dira, hau da, abenduko azken hamabostaldian eta martxoaren azken hamabostaldian. Data hori igaro ondoren, kobratutako zenbatekoa ez da itzuliko.
Epe honen aurretik baja eman ahalko da ondoko arrazoiengatik:

  • Gaixotasuna
  • Helbide aldaketa
  • Ikastetxe aldaketa
  • Kuota ez ordaintzea
  • Justifikatutzat hartu daitezkeen bestelako arrazoiak

Hiruhilekoaren barruan jarduera aldaketa eskatu daiteke ikaslea hasieran aukeratutako jarduerara egokitzen ez bada.

 

OHARRAK

Ezarritako ordutegiak aldatu egin daitezke osatzen diren talde kopuruen arabera.
Lehiaketetan izena eman duten taldeen bideragarritasuna bermatze aldera, taldeko jardueretan (eskola-kirola/federatua) inskribatzeak urte osoan parte hartzeko konpromisoa dakar, eta ezingo da ikasturtean zehar baja eman, aurreko atalean adierazitako arrazoiengatik ez bada.

 

IKASLEEN/FAMILIEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

  • Ikaslearen inskripzioa era egokian osatzea beronen datuak emanez.
  • Jarduera batean izena emateak bertan hiruhilabetez gutxienez jarraitzeko konpromisua dakar.
  • Jarduerara joaterik ez dagoela jakinaraztea.
  • Aurreko atalean ezarritako baldintzen arabera jardueraren ordainketa egitea.
  • Emandako materiala zaindu eta era egokian erabiltzea.

 

 

Additional information