Category

Artxandape – albisteak
11
26. edizioa izan du aurten gure Ipuin Lehiaketa kuttunak, sari-banaketa ekitaldia hilaren 13an izango da. Hona hemen nabarmendutako idazlanak: Ikusi eta deskargatzeko esteka: https://drive.google.com/file/d/1Wqf1l34ac8C7oubzZ2SEHBoXGYfBaypw/view?usp=sharing
Irakurri gehiago
Kartel irabazlea: Lukene Anta   Ostiral honetan, hilak 10, arratsaldeko 5etan hasi eta iluntzeko 8ak bitartean gure neska-mutilek goiko jolastokian ospatuko den Ikasturte amaierako festan murgitzeko aukera izango dute. Anima zaitezte eta parte har ezazue! Guraso Elkarteak antolatutako ekimen honetan ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dugu: Arratsaldean zehar: Puzgarriak Txapa-tailerra Tatuajeak Aurpegi- eta atzazal-margoketa Saskibaloia...
Irakurri gehiago
Elhuyar-ek antolatutako Azoka honen X. edizioa izan den aurtengo honetan, Artxandape Ikastolan 2 proiektu aurkeztu ditu, hauetako bat saritua izan delarik. Zorionak, Olatz de la Piedra, Mireia Valle, Diego Oliveira, Endika Requena eta June Alda. Bejondeizuela! Hemen bi proiektuak eta lan-taldeak: CensOr2 Covid egoera dela eta Ikastolan leihoak irekita izaten ditugu egun guztian. Mahaian eserita...
Irakurri gehiago
Ikasturtea amaitzen ari da gure kirol taldeentzat, hori dela eta, gure kirolari txiki, ertain zein nagusiek egindako lana goraipatu eta hauek zoriondu nahi ditugu! Atletismoa, Roller (patinajea), Kirol Hastapena, Taekwondoa eta Saskibaloia izan dira aurtengo kirol modalitateak. Eskerrik asko begirale eta familiei ere, beraien ahaleginagatik, eta gure neska-mutilei osasuntsu hazteko aukera eskaintzeagatik. Azkenik, aipamen berezia...
Irakurri gehiago
HHko zein LHko ikasleen eskutik ikuskizun anitza ikusteko aukera izan zuten bertaratutako guraso eta senideek, hala nola, zirkua, euskal dantzak, dantza modernoa eta musika emanaldia. Ikasturtean zehar neska-mutilak gogotsu jardun dira diziplina hauetan buru belarri lanean. Izan ere, ikasleen hezkuntza ez formala osatzera datozen ekintzek, ikasleen gozamena ere badute helburu. Lerro hauek baliatu nahi ditugu,...
Irakurri gehiago
Bilboko Udalaren webguneko albistera esteka.   Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuin Lehiaketaren XXXIV. edizioa antolatu du aurten Bilboko Udalak. Honetan, Artxandape Ikastolako honako ikasleak sarituak izan dira: ZORIONAK bereziki hirurei! Baita gainerako irabazleei, eta nola ez, parte hartzaile guztiei egindako lanagatik! Sari-banaketa ekitaldia, maiatzaren 24an izan da, arratsaldeko 6etan, Udaletxeko Arabiar Aretoan.
Irakurri gehiago
Ikastolako berriztatze lanen eraginez, aurtengo udaleku eskaintza berrikuntzekin datorkigu; batik bat, burutuko diren lekua. Obraren ondorioz, ezin izango da Ikastola erabili, horregatik, gure sarekide den Begoñazpi Ikastolan “Hazian Kultur Elkarteak” eskainiko dituen udaleku ezberdinekin bat egin dugu. EGUNEKO UDALEKUETAN, Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntza 1-2-3rako eta Lehen Hezkuntza 4-5-6rako izango da aukera. Ordutegiari dagokionez, bi daude:...
Irakurri gehiago
Bi urte udalekuak izan gabe, bueltan ditugu. Aspaldi hasi zen Artxandape ikastolak, Barria eta Zuhatzako udalekuak antolatzen. Azkenean, aurten, ikasleen ia %80a animatu da abentura hau bizitzera, inoiz baino ume kopuru handiagoarekin. Barriara Ekainaren 22tik 25era LH 1., 2. eta 3. mailetako ikasleak joango dira. Zuhatzara, berriz, ekainaren 22tik 27ra LH 4., 5. eta 6....
Irakurri gehiago
Eskola-kirolan gure seme-alaben parte hartzea sustatzeko, Artxandapeko X. Kirol Olinpiada antolatu dugu. Jarduera ekainaren 3ean, ostirala, 17:00etatik 19:15era, gutxi gorabehera izango da. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte har dezakete. Taldeak gelan osatuko dira eta bakoitzak 4 ikasle izango ditu. Kirol-modalitate honako hauek izango dira: ● Atletismoa ● Eskubaloia ● Saskibaloia ● Futbola ● Hesi-lasterketak ●...
Irakurri gehiago
Zorionak, Eguzkimoreak! Artxandape Ikastolako talde feministak Bilbao Balioen Hiria saria jaso du. Aintzatespena emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunarI lotutako baloreei egindako ekarpenagatik eta kontzientziatzeko egindako ahaleginagatik. Proiektu aitzindari hau hezkuntza komunitate osoaren garaipena da. PRENTSA:          BILBOKO UDALA          /          EL CORREO      ...
Irakurri gehiago
1 7 8 9 10 11 14
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.