Eskolaz kanpoko ekintzak

Ikusi pantaila osoa / Ver a pantalla completa

Ikastola eta GEk elkarrekin lan egin dugu proiektu hau betetzeko.
Azken ikasturteetan bezala, familientzako eskaintza aurki dezakezue aurten ere.

Informazio guzti hau Guraso Elkartearen webgunean aurki dezakezue.

Zalantzarik baduzue, bidali mezua gurasoelkartea@artxandape.net eta saiatuko gara erantzuten.

Eskolaz kanpoko jardueren jarraibideak
Izen-ematea, baldintzak, epeak...

Izen-ematea

Izena emateko epea maiatzaren 15etik maiatzaren 31ra izango da. Epe horretan, inskripzioa deuseztatu ahal izango da.
Ekainaren 19an Alexia plataformaren bidez baieztatuko dira onartuak izan diren inskripzioak.

Irailaren 1etik 10era, epea irekiko da berriro plazak dauden jardueretan edo izen-emate kopuruagatik talderik osatu ez den jardueretan. Epe horretan inskripzioa baliogabetu ahal izango da.

Behin epeak amaituta, matrikulatu gauzatu egingo da, eta une horretatik aurrera ezin izango da ezeztatu.

Baldintzak

Jarduera batean alta emateko, ikasturte horretako eta aurreko ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzei dagozkien kuoten ordainketek zein Guraso Elkarteari dagokionaren ordainketak egunean egon behar dute.

Artxandape Ikastolak antolatutako jardueretan parte hartu nahi duten beste ikastetxe batzuetako ikasleek idazkaritzan emandako inskripzio orria bete beharko dute eta jarduera horretan parte hartzeko jatorrizko ikastetxearen baimena eduki beharko dute.

Astean egun bitan egiten diren jardueretan, ezingo da asteko egun bakarrerako inskripzioa egin.

Epez kanpoko izen-emate berriak

Behin jarduera bat hasita, bakarrik egin ahalko dira inskripzio berriak, jardueraren arduradunaren oniritzia edukiz gero, ondoko data hauetan:
– urriaren 18tik 22ra, jarduera azaroaren lehenengo astean hasiko da.
– abenduaren 18tik 22ra, jarduera urtarrilaren lehenengo eskola-astean hasiko da.
– martxoaren 18tik 22ra, jarduera apirilaren lehenengo eskola-astean hasiko da.

Eskaeren hautapena

Jarduera batean parte hartzeko eskaeren kopurua eskainitako plazen kopurua baino handiagoa bada, horien esleipena zozketa bidez egingo da.

Jardueren egutegia

Hasiera: Jarduera guztiak 2023ko irailaren 18an hasiko dira.
Amaiera: Kultur jarduerak 2024ko ekainaren 14an amaituko dira eta kirol jarduerak
(atletismoa eta saskibaloia) maiatzaren 31n amaituko dira.
Salbuespena: Euskara B2 ikastaroa 2023ko urriaren 2tik 2024ko maiatzaren 24ra izango da.

Gutxieneko eta gehieneko parte-hartzaile kopuruak

Kultur jardueretan, jarduera bakoitzaren arabera, gutxienezko eta gehienezko parte-hartzaile kopuruak ezarriko dira.
Kirol talde berrien sorrera espazio-mugak eta “Artxandape Ikastolako kirol taldeen arautegi orokorrean” ezarritako murrizketek baldintzatuko dute.
Talde bat sortzeko gutxienezko parte-hartzaile kopurua:

  • Saskibaloia: 9
  • Kirol Hastapena: 11
  • Besteak: 11

Jardueren ordainketa

Eskolaz kanpoko jarduerak HIRU HILEAN behin ordainduko dira, helbideratutako banku-ordainagiri baten bidez. Ordainagiri horretan eskolaz kanpoko jarduerak baino ez dira kobratuko eta erreziboa azaroko, urtarrileko eta apirileko lehenengo hamabostaldian pasatuko da.
Hiruhileko kuotak ordaintzen ez dituzten familiak eta ez ordaintzeko arrazoiaren berri ematen ez dutenak automatikoki jardueratik kanpo geratuko dira. Era berean, itzulketa horrek eragin dituen banku-gastuak gehituta pasatuko zaie berrriro banku-ordainagiria.

Jardueran baja ematea edo jarduera aldaketa

Baja-eskaerak hiruhileko azken hamabostaldian egin beharko dira, hau da, abenduko azken hamabostaldian eta martxoaren azken hamabostaldian. Data hori igaro ondoren, kobratutako zenbatekoa ez da itzuliko.
Epe honen aurretik baja eman ahalko da ondoko arrazoiengatik:

  • Gaixotasuna
  • Helbide aldaketa
  • Ikastetxe aldaketa
  • Kuota ez ordaintzea
  • Justifikatutzat hartu daitezkeen bestelako arrazoiak

Hiruhilekoaren barruan jarduera aldaketa eskatu daiteke ikaslea hasieran aukeratutako jarduerara egokitzen ez bada.

Oharrak

Ezarritako ordutegiak aldatu egin daitezke osatzen diren talde kopuruen arabera.

Lehiaketetan izena eman duten taldeen bideragarritasuna bermatze aldera, taldeko jardueretan (eskola-kirola/federatua) inskribatzeak urte osoan parte hartzeko konpromisoa dakar, eta ezingo da ikasturtean zehar baja eman, aurreko atalean adierazitako arrazoiengatik ez bada.

Ikasleen/familien eskubideak eta betebeharrak

  • Ikaslearen inskripzioa era egokian osatzea beronen datuak emanez.
  • Jarduera batean izena emateak bertan hiruhilabetez gutxienez jarraitzeko konpromisua dakar.
  • Jarduerara joaterik ez dagoela jakinaraztea.
  • Aurreko atalean ezarritako baldintzen arabera jardueraren ordainketa egitea.
  • Emandako materiala zaindu eta era egokian erabiltzea.
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.