Nortzuk gara

Informazio akademikoa

Hiru irakaskuntza aldi ditugu:

  • Haur Hezkuntza 2tik 6 urtera bitartean.
  • Lehen Hezkuntza 6tik 12 urtera bitartean.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 12tik 16 urtera bitartean.

Irakaskuntza euskeraz egiten da, D eredua, hau da, arlo guztiak, gaztelania izan ezik, euskeraz ematen dira.

Ingelesa Haur Hezkuntzatik irakasten da eta Frantsesa aukerazko ikasgai bezala Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

47 irakaslek osotutako taldeak irakaskuntza aldietan ikasleak hezteaz gainera, jarraipena egiten diete hiru hezkuntza etapetan.

0 ikasle
Haur Hezkuntzan
0 ikasle
Lehen Hezkuntzan
0 ikasle
Bigarren Hezkuntzan
0 ikasle
Guztira
Elizbarrutiko ikastetxeen izaera

Eskola katolikoa eta Bizkaiko elizbarrutiaren elkarteko ikastetxeek, hezkuntza proiektu propioa eta berezia dute:

  • Kristau balioak sustatzen dituena, fedea, kultura eta bizitza uztartuz.
  • Unitate Pastoraletan txertatuta.
  • Elizbarrutiko hainbat erakunderekin lankidetzan.
  • Bakearekin eta gizarte-egoera hobetzearekin konprometitua.

Komunitate parte-hartzailearen eredua bultzatzen dute (titularra, hezitzaileak, ikasleak, familiak, laguntzaileak, irakaskuntzaz kanpoko langileak..)

Bidelagun Federazioa osatzen duten Guraso Elkarteek Elizbarrutiko Ikastetxeen talde-izaera sustatzen dute, elkarren arteko lankidetza eta hartu-emana baita erakunde publiko eta pribatuekin ere.

Garai berriak, erronka berriak:

  • Etorkinen harrera eta gizarteratzea.
  • Familia egoera eta eredu berriei arreta ematea.
  • Ebanjelizazio bideak eta bitartekoak eraberritzea.
  • Ahulenek, umeek eta gazteek dituzten premiei erantzutea.
Historia

Ikastola ilusioz eta konpromesuz beteriko Iñaki Garmendia abadea zein auzoko gurasoen ekimenaren ondorioz sortzen da.

Ereserkia
"ARTXANDAPE IKASTOLA"

Artxandape Ikastola
gure auzunean
bihotz eskuak elkarturik
jolas ta lanean (bis)

Gora, gora ikastola
gora, gora euskara
gora, gora ikastola
gora, gure euskara (bis)

1967
Aneja Parrokia
Ikastolaren sorrera 1967an kokatu beharko genuke, urte horretan Bilboko Uribarri auzoan Aneja Parrokiaren lokaletan Eskolaurreko hiru ikasgela zabaldu ziren.
1976
San Adrian Parrokia
1976an Bilboko Elizbarrutiak Ikastolarentzako eraikin berri bat egitea erabakitzen du. Bitartean San Adrian Parrokiako lokaletan O.H.O.ko 1.maila hasten da.
1980
San Pablo Parrokia
1980ko urrian Artxandape Ikastola izena hartuz, Deustuko erriberako San Pablo Parrokiako lokaletan Eskolaurreko hiru ikasgela eta O.H.O.ko bost ikasgela edukitzen dira.
1985
Aixerrota Ikastolak Artxadaperekin fusioa
1985ean, Aixerrota Ikastolak Artxadaperekin bat egiten du, Eskolaurre Bilboko Jasokunde Parrokiako lokaletan zeukalarik. Uribarri auzora instalazio modernoagoak dituen eraikin berrira, eramaten da Ikastola. 1985/86 ikasturtean 10 ikaslek osatutako lehenengo O.H.O.ko promozioa irten zen.
1996
Instalazioak hobetzeko lanak
1996an Ikastolako instalazioak hobetzeko eta handitzeko lanak gauzatzen dira, bai bi urteko Haur Hezkuntzako bi ikasgela izateko, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. ziklorako ikasgelen moldaketa egiteko. 1998/99 ikasturtean 58 ikaslek eratutako lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako promozioa atera zen.
2022
Segurtasuna, irisgarritasuna eta instalazioak hobetzeko lanak
2021-2022 urteetan Ikastolaren segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak eraman ziren aurrera. Ikastolaren idazkaritza-harrera gunea eta sarbide nagusia San Agustin estratara bideratu ziren. Honen bidez Ikastolak dituen ikas-etapa guztiak berrantolatuz eta ikasgelak zerbitzuetatik bereiztuz. Sarbide berriak Ikastolaren solairu guztiak lotzen ditu, bai zaharrak bai berriak:

4 Gimnasio zaharra. 
3 Kirolgunea/jolasgunea.
2 DBH (12-16 urte), Mediateka, Laborategia, Teknologia-gela.
1 LH (6-12 urte), Musika- eta Steam&Arte-gelak.
0 HH (2-5 urte), Kaleko patioa, Psikomotrizitategunea.
-1 Harrera-idazkaritza, Areto-nagusia, Sukalde eta Jantoki berriak.
-2 Gimnasio/jolasgune berria.

Gaur egun
Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 678 ikasle ari dira ikasten.

“IKASTOLA GORA GURE IKASTOLA”

Ikastola gora gure ikastola
kantatzen diogu ikastolari
Ikastola gora gure ikastola
kanta dezaten denek.

Bilboko Uribarri auzotegian
dago Artxandape Ikastola eta
eta pozik gatoz ikastera
eta jolastera ere bai.

Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.