Agurra

 

Familia agurgarriak:

 

Artxandape Ikastola proiektu berezia da Ikastola osatzen dugun guztiontzat, bai ikasle, familia zein irakasleontzat. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiot Bilboko Elizbarrutiari nigan pentsatu izanagatik erronka berri hau aurrera eramateko, baita Gurutze Otzerini, pasadan ikasturte berezi horretan jaso dudan laguntzagatik.

Etapa berri bati hasiera ematen diogu, etorkizunera ilusioz begiratzen. Ahalegin, erantzukizun eta maitasun osoz burutuko ditugu aurretik daukagun lana, Ikastolarekiko konpromiso maila erabatekoa bait da.

Hezkuntza proiektua eguneratu eta indartzeaz gain, ikasleen hezkuntza osotzeko beharrezkoa den familia eta Ikastolaren arteko harreman zintzo eta baikorra bultzatzeko lana ere egingo dugula adierazi nahi dizuegu.

Guztion artean ekinez erronka guztiak lortuko ditugulakoan, jaso ezazue zuzendaritza talde honen agurrik beroena.

 

 

Zuhaitz Bilbao

Zuzendaria

 

 

Additional information