Elizbarrutiko ikastetxeen izaera
Eskola katolikoa eta Bizkaiko elizbarrutiaren elkarteko ikastetxeek, hezkuntza proiektu propioa eta berezia dute:
- Kristau balioak sustatzen dituena, fedea, kultura eta bizitza uztartuz.
- Unitate Pastoraletan txertatuta.
- Elizbarrutiko hainbat erakunderekin lankidetzan.
- Bakearekin eta gizarte-egoera hobetzearekin konprometitua.
Komunitate parte-hartzailearen eredua bultzatzen dute (titularra, hezitzaileak, ikasleak, familiak, laguntzaileak, irakaskuntzaz kanpoko langileak..)
Bidelagun Federazioa osatzen duten Guraso Elkarteek Elizbarrutiko Ikastetxeen talde-izaera sustatzen dute, elkarren arteko lankidetza eta hartu-emana baita erakunde publiko eta pribatuekin ere.
Garai berriak, erronka berriak:
- Etorkinen harrera eta gizarteratzea.
- Familia egoera eta eredu berriei arreta ematea.
- Ebanjelizazio bideak eta bitartekoak eraberritzea.
- Ahulenek, umeek eta gazteek dituzten premiei erantzutea.