Jantokia

Martxoko menua

MENU ESPEZIFIKOAK

Menu espezifikoak ikusteko, egin klik "Beste menuak" botoian eta sartu kode hau: 77727
Martxoko menua
Jantokia

HILEROKO KUOTA:100 €

10 TXARTEL: 70 €

TXARTEL BAT: 7.5 €

Janaria, Gastronomía Baska enpresak prestatzen du Ikastolako sukaldean.

Menu bereziak eskaintzen dira.

Hiru hilean behin eguneroko menuen informazio orrialde bat banatzen da.

Zerbitzu hau finko legez hartuz gero, hau da, kurtsoko hamar hilabeteetan etortzen diren ikasleentzat, hileko kuota bat ezartzen da; urtero prezioa hamar kuota berdinen hainbanaketa, hau fakturazioa errazteko helburuarekin egiten dela ulertuz, zeren eta hile bakoitzaren prezioa zerbitzua eskaintzen den eskola egun kopuruari dagokiona izango baitzen.

Ikasturtea behin hasi ondoren, ikasle batek baja emango balu, eta berriro alta nahi izango balu, lehenengo hilabetea edo zatia noizbehinkako legez ordainduko luke, gero finko izatera pasatuko litzateke.

Ikasle bat bost egun jarraian ez etortzekotan, egun horiei dagokien zenbatekoa itzuliko zaio.

Kurtso amaieran baja eskaerarik ez badago, ikasleak hurrengo ikasturtean finko legez jarraituko duela ulertuko da.

Jantokia, noizbehinkako zerbitzu bezala erabili ahal izango da, horretarako Idazkaritzan txartelak hartzea ezinbestekoa da, baita erabiltzen den egunean tutoreari ematea ere.

Ikasle guztiei ematen zaien jantoki arautegia dago.

Bazkal aurreko eta ondorengo jolasaldia pertsona hauen zaintzaren menpe dago:

  • Bi urteko umeen lo-kuluxka pertsona bi.
  • Haur Hezkuntzan hiru pertsona.
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailarako hiru pertsona.
  • Bigarren Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailetarako pertsona bat.

Ate irekiak jantokian, “On egin, gurekin!”

Jantokiko ate irekien egunetan zerbitzuaren nondik norakoak ezagutu nahi dituzuenoi ikasleekin bazkaltzera gonbidatzen zaituztegu.

Egun bakoitzean 8 pertsonak etortzeko aukera izango duzue, familia bakoitzetik pertsona bana izatea gomendatzen dugu, horretarako zuen izena eman behar duzue idazkaritzan eta eguna aukeratu.

Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.