Eskola Asegurua eta istripu jarraibideak

Eskola asegurua

Ikasle guztiek istripu aseguru poliza bat daukate.

Estaldura

Aseguruak Ikastolan, etxetik ikastolarako bidean, txangoetan eta ikastetxearen jardueretan eskolaz kanpoko ekintzetan gertatutako istripuak babesten ditu.

Eskolaz kanpoko ekintzen kasuan, eskola orduetan, arratsaldean eta asteburuetan, Ikastolako instalazioetan gertatzen diren bitartean

Ez ditu bere gain hartzen, asteburuetan Artxandape Ikastolatik kanpo egiten diren eskolaz kanpoko ekintzetan (eskola kirola, mendia…) gerta daitezkeen istripuak.

Babestutako arriskuak

  • Istripuz hilda: 6.000€
  • Istripuz erabateko elbarritasuna: 9.000€
  • Osasun laguntza: 5.000€
  • Hortzetako laguntza: 1.500 €
  • Protesiak: 500 €

Osasun laguntzaren funtzionamendu araua

  • Istripuren bat gertatuz gero, Ikastolan dagoen arduradunari zuzendu behar zaio.
  • Ikastola honek TECESLA zerbitzu medikoarekin bazkunak eskaintzen duen telefono zuzena dauka.
  • Istripua gertatuz gero, mediku bat joango da Ikastolara (astelehenetik ostegunera 08:30etatik 17:30etara, eta ostiraletan 16:00etara) premiazko laguntzetarako materialarekin. Honek, zaurituaren diagnostikoaren arabera lekualdatzea itunpeko kliniketara, komenigarria den erabakiko du. Kasu honetan Ikastolako arduradunak gurasoei abisu emango die umea eramateko.
  • Asteburua: Ikastolan izandako istripu baten ondorio bezala, zaurituren batek txarrera egingo balu, Ikastolako arduradunari hurrengo egunean horren berri eman arte itxarongo luke edo premiazkoa izatekotan itunpeko klinika batera edo Osakidetzak Bizkaian duen edozein ospitaletara (Basurto, Gurutzeta, Galdakao) joan daiteke. Kasu bietan Ikastolako arduradunari (idazkaritza) abisua emango zaio.
  • Asteburuan zehar edo eskolaz kanpoko ekintzen praktikan.

Edozein zalantzaren aurrean deitu Ikastolako telefonora: 944132420.

Itunpeko osasun zentrua:

CLÍNICA IMQ ZORROTZAURRE
Ballets Olaeta kalea, 4
Tel: 944755000 – 48014 BILBAO

Istripu jarraibideak
Eragite irizpideak

Zaindariak ekin dezan

  • Sintoma fisikorik gabe eta etengabeko minik gabeko Kolpe arinak-
  • Zauri txikiak.
  • Urradurak.

Sendagileari kontsulta telefonikoa egiteko

  • Edema, kontusioak, ubeldurak.
  • Zauri sakonak, sakatzean ez du odoljarioa uzten, edo zauri handiak dira.
  • Buruan da kolpea.
  • Bizkarrezurrean da kolpea.

Sendagileak asistentzia zuzena eman dezan

  • Inpotentzia funtzionala (ezin du gorputza mugitu).
  • Ikusizko deformazioa.
  • Puntuak eskatzen dituen zauri irekia.
  • Zorabioak.
  • Kolore galera.
  • Oka edo gorakoa izatea.
  • Logura.

Larrialdietara jotzeko

  • Ezagutzaren galera.
  • Konbultsioak.
  • Anaphylactic shocka.

Hurrengo pausuak

Zaindaria

  • Lehen oinarrizko laguntza emango du (higienizazioa, tiritak, izotza …)
  • Garatze prozesua behartuko du, horren arabera aritzeko.
  • Ikastolako tutorea informatu.
  • Tutore legalari informazioa eman (telf, agenda, presentzialki)

Sendagilearen kontsulta telefonikoa

  • Partea bete 
    • Kontsulta egiten duenak jasotako instrukzioak idatzi behar ditu DIAGNOSTIKO atalean.
    • Kontsulta egiten duenak partearen goiko izkinan idatzi behar du: “KONTSULTA TELEFONIKOA”.
  • TECESLA deitu: 944536107
  • Sendagileari kontsulta telefonikoa eskatu.
  • Instrukzio medikua jarraitu
  • Ikastolako tutorea informatu.
  • Tutore legalari informazioa eman (telf, agenda, presentzialki)

Sendagileraren asistentzia zuzena

  • Partea bete
  • TECESLA deitu: 944536107
  • Sendagilea eskatu
  • Diagnostikoaren hiru kopia idatziko ditu:
    • Tutore laegalarentzat
    • Sendagilearentzat
    • Ikastolarako
  • Ikastolako tutorea informatu.
  • Tutore legalari informazioa eman (telf, agenda, presentzialki)

Larrialdiak

  • Deitu: 112
  • Jarraibideak bete
  • Partea bete
  • Ikastolako tutorea informatu.
  • Tutore legalari informazioa eman (telf, agenda, presentzialki)

Taxi-zerbitzua erabiliz gero, ordainagiria eskatu eta idazkaritzan aurkeztu aseguruan kobratu ahal izateko.

Medikuak errehabilitazioa edo froga bereziren bat behar duela erabakitzen badu, idazkaritzan aurkeztu behar da medikuaren eskaera, idazkaritzatik bideratzen baita.

Atzerrian jasotako istripuen aurrean, irizpide berdinak jarraituko ditugu unean dagokion beharrezko asistentzia erabakitzeko eta ekintza horretarako kontratatutako aseguruak proposatutako baliabideak erabiliko dira.

Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
OnartuPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

  • Matrikula formalizatzeko.
  • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
  • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
  • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
  • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

Eskubideak

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

Datuen segurtasuna

Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.