2022-2023 Matrikulazioa

Bilboko bihotzean, bihotzez hezten.

Bilboko udaletxe ondoan gaude eta gure 750 ikasleei, proiektu integral eta osoa eskaintzen diegu 2 urtetik 16 urtera (HH-LH-DBH), D hezkuntza-ereduan.

Gure helburua giza esparruan zein ikasketa arloan hezkuntzarik onena eskaintzea da, gozatuz ikasten den ikastola euskaldun eta eleanitz batean, baloreak agerian jarriz.

Metodologia eta baliabide – erreminten etengabeko eguneratzea

Xakea, 3D inprimatzea, robotika, Arduinorekin programazioa…

Gure indarguneak

Konpromisoa

Konpromiso eta ardura handiko langileria egonkorra.

Hurbiltasuna, “etxean bezala”

Ikasleen inguruko ezagutza, jarraipen eta harreman estua.

Tutoretza partekatuak (DBHn).

Komunikazio-zuzena eta zabala

Aurrez aurrekoa egunerokoan, bilerak familia-irakasle-ikasle, ikasleen agenda, e-mail edota telefono bidezkoa.

Kudeaketa Sistema aurreratua

Zilarrezko Q (2007) eta ISO 9001:2015 ziurtagiriak (2003).

Zerbitzuak

Jantoki-zerbitzua

Menu osasuntsu eta erakargarri arteko oreka, ikastolan bertan sukaldatuak. Mahaira zuzenean!

Autobus-zerbitzua

Bilbon zehar. Ibilbide pertsonalizatua, erabiltzaileen beharretara egokituz.

Haurtzandegi-zerbitzua (HH-LH)

Gure maisu-andereñoekin (08:00-09:00).

Biblioteka-zerbitzua

Irakur-liburu mailegua, lanak, Wi-Fi, liburu zein ordenagailu bidezko kontsultak.

Eskolaz kanpoko ekintzak

Kirol eta kultur alorrean eskaintza zabala.

Ohiko ekintza osagarriak

Igeriketa, bertsolaritza, dramatizazio eta antzerkigintza, museo, erakusketa eta tailerrak.

Hezkuntza proiektuarekin lotutako egonaldiak (LH-DBH)

Sukarrieta, Berriz, Lekeitio…

Nazioarteko elkartrukeak (DBH)

Bretainia, Erresuma Batua eta AEB.

Proiektu berriak egosten…

Udalekuak (HH-LH)

Ikastolan, Barrian, Zuazan…

Gure Ikastolako irakasle eta begiraleekin.

Oporretako Campusak (LH-DBH)

Gabonetan eta Aste Santuan.

Konpetentzietan oinarritutako ikasketarantz

Ikaslearen rol aktiboa.

Komunikazioa

Eleaniztasunerako hizkuntzen trataera eta komunikazioan oinarritutako ikuspegi pedagogikoa.

Egiten eta pentsatzen ikasi.

Diziplina arteko proiektuak, metakognizioa, eskola-saioaren egitura, pentsamendu errutinak eta giltzak, xakea…

Ikasketa kooperatiboa.
Izaten ikasi. Emozioen kudeaketa programaren bidez.

Artxankidetza

VEC (Vinculación Emocional Consciente)

BAT (Bullying Aurkako Taldea)

Bizikasi

Eleaniztasuna

Ingelesa 2 urtetik. Jolly Phonics Metodo fonetikoa.

Story telling metodo komunikatiboa HHn (J.M. Artigal).

CLIL English LHn.

Elkarrizketarako jatorrizko laguntzaileak DBHn.

Frantsesa 12 urtetik.

Etwining egitasmoak, elkartruke eta egonaldiak atzerrian.

Batxilergo Duala programa DBH 2. mailatik aurrera.

Baliabide eta gaitasun teknologikoen garapena. Heldutasun Teknologikoan maila aurreratua

LH 3. mailatik aurrera ONE to ONE proiektua.

11
STEAM Euskadi SARIAK 1. edizioko proiektu irabazlea 133 ekimenen artean.

Gurekin kontaktatzeko:

Galdetegia:

    Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena emateko. Webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dituzu. Informazio gehiago Pribatutasun politika horrialdean aurkitu dezakezu.
    OnartuPribatutasun politika

    GDPR

    • Pribatutasun politika

    Pribatutasun politika

    Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, honen berri jakinarazten dizugu:

    Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

    ARTXANDAPE IKASTOLA da datuen tratamenduaren arduraduna (helbidea: Anselma de Salces 1 Bis,48007 Bilbo; eta IFK: R4800612-F).
    Datuak babesteko legeari jarraituz, ikastetxeak datuak babesteko delegatua izendatu du (DPO / Data Protection Officer), hain zuzen, Bultz-Lan Consulting.
    Gure DPOrekin harremanetan jartzeko, idatzi e-posta honetara: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

    Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

    Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatu ahal izango dira:

    • Matrikula formalizatzeko.
    • Gure ikastetxean ikasteko egindako informazio-eskaerak kudeatzeko.
    • Gure jardueren eta eskaintza akademikoaren berri emateko
    • Gure zerbitzuak garatzeko eta egiteko.
    • Eskaintzen ditugun hezkuntza-zerbitzuen ondoriozko lege-betebeharrak betetzeko.

    Zure datuak tratatzeko legezko legitimazioa

    Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena da. Bestalde, ikastetxe honek legitimazioa du bere ikasleen datu pertsonalak tratatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz (HEO).

    Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

    Ikaslearen espedienteari buruzko datuak mugarik gabe gordeko dira, Hezkuntzako Lege Organikoari jarraituz.

    Harremanetan jartzeko datu pertsonalak, berriz, interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen arte gordeko dira.

    Lege-betebeharrak betetzeko tratatutako datuak ezar daitekeen legeriak finkatutako epean gordeko dira.

    Harpidetutako jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko datuak newsletter-ean baja eman arte eta/edo datuen aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea erabili arte gordeko dira.

    Nori jakinarazi ahal izango zaizkio zure datuak?

    Zuk emandako datu pertsonal zehatz batzuk lehen aipatutako helburuetarako laga ahal izango dira.

    Hain zuzen, ikasleak hezkuntza-ibilbidean aurrera egitean izandako beste ikastetxe batzuei; ikasleak jarduera osagarrietan parte hartzeko eta/edo eskola-trukeak egiteko izandako instituzioei eta enpresei, guraso-elkarteei eta ikastetxeko ikasle zaharren elkarteari, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, finantza-erakundeei –matrikularen eta kuota akademikoen ordainketa kudea dezaten–, eta eskola-aseguruaren kontratazioaz arduratzen den aseguru-konpainiari; oro har, legeak baimendutako kasu guztietan laga ahal izango dira datuak.

    Eskubideak

    Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta mugatzeko eskubideak, eta datuak babesteko araudian jasotako bestelako eskubideak erabili ahal izango dituzu, goian adierazitako helbidera gutuna bidalita edo e-posta honetara idatzita: ikastola@artxandape.net Zuzenbidean baliozkoa den proba bat ere bidali beharko duzu –esaterako, NANaren fotokopia–, eta gaian hau jarri: “Datuen babesa”.

    Horri dagokion idazkia lotura hauetatik jaitsi ahal da:
    https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-acceso.pdf
    https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-rectificacion.pdf
    https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-oposicion.pdf
    https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-supresion.pdf
    https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-limitacion.pdf
    https://www.aepd.es/media/formularios/formulario-derecho-de-portabilidad.pdf

    Horrez gain, aditzera ematen dizugu eskubidea duzula erreklamazioa aurkezteko, zure datu pertsonalen tratamendua dela-eta, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Hala ere, zure datuak era egokian tratatu ez ditugula uste baduzu, harremanetan jar zaitezke gure datuak babesteko delegatuarekin, helbide honetan: dpo@elizbarrutikoikastetxeak.org

    Datuen segurtasuna

    Zuk emandako informazio pertsonala konfidentzialtasunez tratatuko dugu, eta behar diren segurtasun-neurriak hartuko ditugu, baimenik ez duten hirugarrenek ez eskuratzeko, eta baimenik gabe aldatu, galdu edo trata ditzaten saihesteko.