Orientabide lana etapa guztietan garatzen da eta irakasle guztiek parte hartzen dute.    
- Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei bi laguntza geletan laguntza zuzena eman.
- Beste hezkuntza premiak dituzten ikasleen balorazioa egin, laguntza eman eta jarraipena egin, kasuaren arabera.
- Hezkuntza premiak dituzten ikasleen irakasleekin orientabideak eman eta koordinazioa egin, sistematizatuta dauden batzarretan.
- Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako Koordinazio Pedagogiko Taldean hezkuntza eta antolakuntzari buruzko gaietan orientabideak eman.
- Hizkuntza premiak dituzten ikasleekin lanean aritzen diren beste profesionalekin koordinazioa egin (Berritzegunea, psikopedagogoak, giza zerbitzuak, logopedak, beste ikastetxeak, etab).