IKT proiektuaren helburu nagusia teknologi berrien inguruan ikasle zein irakasleek duten ezagutza maila areagotzea eta hauek praktikan jartzeko baliabideak hobetzea da.

Azken urteetan gauzatu diren lan eta ekintzak asko dira, besteak bete:

 
Irakaslegoa: prestakuntza ikastaroak, WIFI puntuen instalazioa, ordenagailu eramangarri eta periferiko berrien erosketa ziklo ezberdinetarako, inprimagailu-fotokopiagailu berri baten erosketa, software berria, barne sarearen berrantolaketa, IKT baliabideen bidez barne-komunikazioa hobetzea…

Ikaslegoa: ordenagailu gela mugikorra eratzeko ordenagailu eramangarrien eta hauentzat argi-indarra kargatzeko loturak dituen armairu berezi baten erosketa, WIFI puntuen instalazioa, musika aparailuen etengabeko berrikuntza, tailer digitalen bidez aukerazko ikasgaien eskaintza zabaltzea…

Bestelako ekintzak: web guneko informazioa gehitu eta hobetzea, idazkaritzan informazio pantaila instalatzea, beste hezkuntza zentro batzuen kudeaketa sistemak ezagutzeko benchmarking ekintzak…

 
 
Proiektu honen inguruko ideia berriak, iradokizunak edota iruzkinak helarazi nahi izanez gero, dagokion arduradunarekin hartu-emanetan jar zaitezkete ondorengo helbidera joz:
Ander Atxikaallende (ander@artxandape.net).

Zuen parte hartzea eskertzen dugu.