Science proiektua ingelesa hizkuntzan ahozkotasuna lantzeko asmoarekin sortu zen orain dela bi ikasturte. Gure proiektua aurten bosgarren mailara hedatu da, honek aurreko urteetan izandako arrakasta kontutan hartuta.

Ikasleek aktiboki parte hartuz ingelesez garatzen dituzte ingurunearen ezaguera arloko zenbait gai. Gai hauek bai ahoz, idatziz eta proiektuen bidez lantzen ditugu. Gure ikasleei ingelesa ikasgaian landutako hizkuntza, era dibertigarri batean erabiltzeko aukera luzatzen diegu, jarduera erakargarriak oinarri izanik.

 
Proiektu honen inguruko ideia berriak, iradokizunak edota iruzkinak helarazi nahi izanez gero, dagokion arduradunarekin hartu-emanetan jar zaitezkete ondorengo helbidera joz:
Nerea Intxaurza (nintxaurza@artxandape.net).

Zuen parte hartzea eskertzen dugu.