Iragan hurbileko historiarekiko hurbilketarako informazio-iturria etxeko argazkietan aurki dezaten nahi dugu; halaber, ondare historikoak duen gizarterako garrantziaz komunitatea nahi dugu sentsibilizatu.

Ikastola historia horren esperientzia desberdinen bilgune bihurtu, eta belaunaldi desberdinen arteko elkarrizketa sustatu nahi dugu.

 
 
Hori dela eta, DBH 1. zikloko ikasleak historia-aztarnari bihurtuko dira etxean, ikastolan fotokopiatuko ditugun argazkiak biltzen eta beraiei buruzko informazioa bildurik.
"Esperientziadun" senide baten bat gonbidatua izango da bere historia gurekin partekatzen.

Proiektua burutzeko bildutako materiala guztiarekin erakusketa bat antolatu eta familiak zein bizilagunak gonbidatuko ditugu, gure ondareaz elkar disfrutatzeko.

 
 
 
Proiektu honen inguruko ideia berriak, iradokizunak edota iruzkinak helarazi nahi izanez gero, dagokion arduradunarekin hartu-emanetan jar zaitezkete ondorengo helbidera joz:
Nieves Fernández (nieves@artxandape.net).

Zuen parte hartzea eskertzen dugu.