Azken ikasturteetan, kultura ezberdinak ezagutu eta ikasleen ingeles maila hobetzeko asmoz, Irlandako ikastetxe ezberdinekin elkartrukeak egin ohi ditugu.

Ikasturte honetan, urriaren 4tik 11ra Irlandako Greystones herrira bidaiatu genuen DBH 3ko 25 ikaslerekin.

Elkartrukea Irlandarren bisitarekin osatuko da, apirilean hain zuzen ere.

 
 
 
Proiektu honen inguruko ideia berriak, iradokizunak edota iruzkinak helarazi nahi izanez gero, dagokion arduradunarekin hartu-emanetan jar zaitezkete ondorengo helbidera joz:
Bihotz Urien (burien@artxandape.net).

Zuen parte hartzea eskertzen dugu.