|
Gure neska-mutilak Erdi Aroko kultura arteko harremanak eta gaur
egunekoak agerian utziko dituen antzezpen bat egingo dute.
Hori dela eta, aurretiko historia eta kultura dokumentazio lan bat
garatu, eta gure ondarea ikertuko dute.
Harresizko Bilbon sartuko gara Zamudioko atea zeharkaturik, argazki-kamerak,
mapak, eta gure irudimena gainean eramango dugularik. Harresiaz "erronda"
egingo dugu, "Bursa" eta "San Anton" elizaraino.
Berton gure arbasoen eraikitze teknika preziatuko dugu, eta zazpi
kaleetan barrena lokaztuko gara, baita "Ura doala!!!" baten
bat entzun ahal izango dugu ere, gure katedralera heltzear gaudelarik;
hemen, erromes onak bezalaxe, Santiago ohoratuko dugu.
Eliz Barrutiko Museoa ere bisitatuko dugu, baita bere erlikia
artistikoak ere, eta musika tailerra bat garatuko dugu.
|