Irlandako eskola birekin harremanetan ipini gara ikastolako Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoek kultura arteko trukaketa gara dezaten.
Alde batetik, gure ohituretan barne kultur gaiak hedatu nahi ditugu, eta bestetik, beste kultura batzuenak ezagutu ere.

Eta guzti hau, hizkuntz aniztasuna sustaturik, gure neska-mutilekin nahi dugu ikasturtean zehar aurrera eraman, eskutitzak bidaliko ditugularik.

Eskola batekoekin ingelesez jardungo gara, beste eskolakoekin ostera, gazteleraz.

 
Proiektu honen inguruko ideia berriak, iradokizunak edota iruzkinak helarazi nahi izanez gero, dagokion arduradunarekin hartu-emanetan jar zaitezkete ondorengo helbidera joz:
Bego Ereņo (bego@artxandape.net).

Zuen parte hartzea eskertzen dugu.