2004-2005. ikasturtean eman genion hasiera 5S metodologiari Artxandape ikastolan. Egitasmo hau posible izan zedin, erakundeko zenbait kidek Euskalitek eskainitako "Hezkuntza zentroetan 5S metodologiaren ezarpen autonomoa" izeneko heziketa moduluan parte hartu zuten; besteak beste Ursulinak (Gasteiz), Bizkaia Ikastetxea (Zamudio), Begoņazpi (Bilbo) edota San Fidel (Gernika) ikastetxeekin esperientziak elkar-aldatuz.

Proiektu honen xede nagusia lan gunea era eraginkorrean antolatzea da, langileriaren lan baldintzak zein asetasuna hobetzeko asmoz. Hori dela eta, metodologia ezartzerako orduan, hasiera batetik gure ikastolan amankomunekoak diren gunei lehentasun osoa eman diegu.

 
Lehen esperientzia bezala, metodologia Lehen Hezkuntzako tutoretzetan (LH1, LH2, LH3) ezarri zen. Gaur egun, eta lehen ekimenaren arrakasta dela medio, 5S-en ezarpena gauzatu den hainbat gune ditugu gure ikastolan:

2004-2005: LH1 Tutoretza, LH2 Tutoretza, LH3 Tutoretza, A (biltegia) eta D (zalantzazkoak) guneak.

2005-2006: Kopiagintza gela, Kopiagintza biltegia, Material gela, A eta D guneen lekualdaketa. Era berean, gure barne sarea 5S-etara egokitzeko, aurki jarraipena izango duten jarraibide orokor batzuk eman ziren.

2006-2007: HH Tutoretza, DBH1 Tutoretza, DBH2 Tutoretza, Irakasleri gela, Bilera gela.

2007-2008: Biblioteka, Idazkaritza, Informatika gela, IKT Biltegia.

Erronka berriak: Barne sarean emandako pausuak hobetu eta amaitzea, Zuzendaritza, Zuzendaritza Taldearen Bulegoa, Bilera gela (zuzendaritza), Laguntza gelak, Musika gela, Teknologia gela, Laborategia.

 

 
 
Proiektu honen inguruko ideia berriak, iradokizunak edota iruzkinak helarazi nahi izanez gero, dagokion arduradunarekin hartu-emanetan jar zaitezkete ondorengo helbidera joz:
Ander Atxikaallende (ander@artxandape.net).

Zuen parte hartzea eskertzen dugu.