IKASGELAK  
 
  45-52 m2 tik gorako azalerakoa. Adin bakoitzari egokitutako beharrezko altzariak dituztelarik.
 
 
INFORMATIKA IKASGELA  
 
45 m2 baino gehiago azalerakoa, hamasei ordenagailu eta zerbitzari bat sarean konektatuta, Interneterako atzipenarekin eta ADSLren bidezko posta elektronikoa duena.  
 
 
LAGUNTZA IKASGELA  
 
    25 m2 baino gehiagoko azalerakoa. Ikastolako orientatzaileen laguntzarekin, arreta eskeiniz bai banaka bai talde txikitan.
 
 
BIBLIOTEKA  
 
Irakurketa eta kontsultarako 2.500 alez osatua, hala nola ikus-entzumenezko baliabideak. Eskolaz kanpoko ordutegian astelehenetik ostegunera zabalik dago 17:15 etik 18:15 etara.
 
 
 
LABORATEGIA  
 
75 m2 baino gehiagoko azalerakoa. Fisika, Kimika eta Biologia praktikak gauzatzeko beharrezkoa den materialez hornitua.    
 
 
TEKNOLOGIA  
 
110 m2 baino gehiagoko azalerakoa. Proiektuak, elektrizitate eta mekanika saiakuntzak egiteko materialez horniturik.    
 
 
MUSIKA  
 
    45 m2 baino gehiagoko azalera duena. Musika praktikak gauzatzeko beharrezkoak diren musika tresnak dituelarik.
 
 
GIMNASIOA  
 
Gimnasioa Zoom +   230 m2 baino gehiagoko azalerakoa. Gorputz Hezkuntza, ballet eta dantzarako erabili behar diren gimnasia eta psikomotrizitate tresnekin.
 
 
JOLASTOKIA-POLIKIROLDEGIA  
 
Jolastokia-Polikiroldegia Zoom +
930 m2 baino gehiagoko azalera daukana. Jolastordu, Gorputz Hezkuntza eta eskolaz kanpoko ekintzak egiteko gune estalia; minibasket 2 zelai eta saskibaloi zelai bat izateaz gain futbito eta boleibolerako instalazioak ditu.
 
 
HAUR HEZKUNTZAKO JOLASTOKIA  
 
300 m2 baino gehiagokoa. Haur Hezkuntzako ikasleentzat egokiak diren jokuak dituen gune estalia da.  
 
 
PILOTALEKUA  
 
350 m2 baino gehiagoko azalerakoa. Gorputz Heziketa klaseetan eta esku-pilotarako erabiltzen da. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleentzat jantokiko jolastorduan egoteko gunea da.