Jantokia


Janaria, Gastronomía Baska enpresak prestatzen du Ikastolako sukaldean.

Menu bereziak eskaintzen dira.

Hiru hilean behin eguneroko menuen informazio orrialde bat banatzen da.


[ JANTOKIKO MENUA >> ]


Gastronomía Baska                        zaindu zaitez

  




Zerbitzu hau finko legez hartuz gero, hau da, kurtsoko hamar hilabeteetan etortzen diren ikasleentzat, hileko kuota bat ezartzen da; urtero prezioa hamar kuota berdinen hainbanaketa, hau fakturazioa errazteko helburuarekin egiten dela ulertuz, zeren eta hile bakoitzaren prezioa zerbitzua eskaintzen den eskola egun kopuruari dagokiona izango baitzen.

 
 


Ikasturtea behin hasi ondoren, ikasle batek baja emango balu, eta berriro alta nahi izango balu, lehenengo hilabetea edo zatia noizbehinkako legez ordainduko luke, gero finko izatera pasatuko litzateke.

Ikasle bat bost egun jarraian ez etortzekotan, egun horiei dagokien zenbatekoa itzuliko zaio.

Kurtso amaieran baja eskaerarik ez badago, ikasleak hurrengo ikasturtean finko legez jarraituko duela ulertuko da.

Jantokia, noizbehinkako zerbitzu bezala erabili ahal izango da, horretarako Idazkaritzan txartelak hartzea ezinbestekoa da, baita erabiltzen den egunean tutoreari ematea ere.

Ikasle guztiei ematen zaien jantoki arautegia dago.

 

 

Janariaren aurreko eta ondoko jolasaldia pertsona hauen zaintzaren menpe dago:

- Bi urteko umeen lo-kuluxka pertsona bi.
- Haur Hezkuntzan hiru pertsona.
- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailarako hiru pertsona.
- Bigarren Hezkuntzako 2., 3. eta 4.mailetarako pertsona bat.



ATE IREKIAK JANTOKIAN


Jantokiko ate irekien egunetan zerbitzuaren nondik norakoak ezagutu nahi dituzuenoi ikasleekin bazkaltzera gonbidatzen zaituztegu.

Egun bakoitzean 8 pertsona etortzeko aukera izango duzue, familia bakoitzetik pertsona bat izatea gomendatzen da, horretarako zuen izena eman behar duzue idazkaritzan eta egun bat aukeratu hurrengoen artean:

 


 HILEROKO KUOTA: 93 €          TXARTEL BAT: 7 €          HAMAR TXARTEL: 64 €

 

 

Additional information