Agurra

 

Sendi agurgarriok:

 

2019-2020 ikasturte honetara ongi etorri gogotsua luzatzeko agur beroa denontzat.

Hasiera berria aukera ere bada; lanaz, ilusioz zein ikasketa honetaz gozatzeko gogoz, pausoz pauso aurrera egiteko guztiok gure ekarpenak egin ditzakegun erronka aparta.

Gure ikasleriaren oraina eta etorkizuna kontutan harturik, hezkuntza komunitate eraginkor eta adeitsua den Artxandape Ikastolak denon partaidetza behar du.

Artxandape Ikastolaren garapenaren alde egiteko hemen naukazue.

Nire eskerrik zintzoenak harreragatik.

 

Agur bero bat.

 

Gurutze Otzerin

Zuzendaria

 

 

Additional information