Ikasle profila
Ikasle profila - Xedea
- Askotariko tresnen bidez (digitalak nahiz ez-digitalak) eta edozein testuingurutan komunikatzen ditu ideiak [berdinen artean, helduekin, jendaurrean, elkarrizketetan].
- Informazioa egoki kudeatzetik abiatuta, errealitatea ulertzen eta interpretatzen du.
- Identifikatzen du zer indar-gune eta ahul-gune dituen.
- Bere ikaskuntza-prozesuaz kontzientea izanda ikasten du, hura ebaluatuz eta auto erregulatuz.
- Analitikoa eta kritikoa da, eta sormena agertzen du.
- Ezagutzaz jantzia. Jakin-mina asetzeko, bere artean galderak egin eta erantzunak bilatzen ditu.
- Onartzen eta aintzat hartzen du lankidetza, bai bere xedeak, bai taldearen xedeak betetzeko baliabide gisa.
- Ekimena agertzen du, eta proiektuei ekiteko gai da, ideiak emanda, zereginak planifikatuta eta beteta, eta prozesua bera eta emaitza ebaluatuta.
- Pertsona autonomoa da, bere buruarengan konfiantza eta besteekiko enpatia erakusten ditu, bizi-ohitura osasungarriak zein ingurumenaren aldeko konpromisoa ditu eta bere portaera eta emozioak auto erregulatzen ditu.
- Pertsona gogoetatsua da: bere barrua, pentsamenduak eta ekintzak aztertzen ditu.
- Errealista eta bere buruarekin zintzoa da nolakoa den ikustean, eta badaki zer nahi duen, horren arabera jokatzeko.
- Sentiberatasuna agertzen du euskararekin eta euskal kulturarekin, bai eta Elizbarrutiko Ikastola gisa identifikatzen gaituzten balioekin.