Ebaluazioa

 

Ebaluazioa, Hezkuntza prozesuaren zerbitzura dagoen jarduera sistematiko eta etengabekotzat hartzen dugu. Bere xedea prozesuaren inguruko egiazko informazioa biltzea da, bere hobekuntzan laguntzeko, egitarauak, ikas teknikak, baliabideak, metodoak eta prozesuaren elementu guztiak barne.

Ikasleen ikasketen ebaluazioaren helburua zera da: irakaskuntza prozesuaren ondorioz izan diren aldaketa edo lortutako emaitzak ebaluatzea. Lagungarria izan behar da ikasketaren kalitatea igotzeko eta ikasleen errendimendua handitzeko.

Ebaluazioa ez da Hezkuntza prozesutik dagoen aparteko jarduera bat, Hezkuntza zereginari erantsita eta aldiberekoa dena, baizik.

Etengabeko ebaluazioak ikasketa prozesu osoa kontuan hartzen du, eta bai irakasleari, bai ikasleari edo prozesuaren garapenari dagokio.

 

 

EBALUAZIO MODALITATEAK

Erabiliko ditugun ebaluazio motak hurrengoak dira:

Ebaluazio diagnostikoa edo hasierakoa: Ikasleak izan behar duen aurretiko gaitasunen maila zehazteko erabiltzen da ikasketa prozesua hasteko.
Ikas maila baten hasieran egiten da, edo prozesuaren zehar ikasle batek zailtasunen bat duela zalantzak daudenean. Ikasturtearen hasieran egin daiteke, eta baita unitate didaktiko baten hasieran ere.

Ebaluazio hezigarria edo prozesukoa: Honen bidez ikaslearen aurrerapenaren informazioa batzen da, ikasketa prozesuaren zehar eta ikasketa arazo arrunten identifikazioa, jardueren bidez konpontzeko eta berreskurapena antolatzeko. Ikasketa prozesu osoaren zehar egiten da.

Ebaluazio batutzailea edo finala: Prozesuaren zehaztutako etapa bat, txikia ala handia, amaitu dela ziurtatzen duena da.
Hiru hilabete, ikasturtea edo ziklo baten amaieran gertatzen da.

Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa: Ikasleen ikasketa baloratzen da, haien gaitasunetan, trebetasunetan eta aurretiko ezagupenetan zentratuz, ikasgelan garatutako ikasketa benetan esanguratsua izateko eta ez bakarrik ulertu, ikasi eta ezagupena bereganatu ahal izateko ere.

 

 

EBALUAZIOAREN HELBURUAK

    • Ikaslea bere garapen-alderdi guztietan ezagutzea (alde psikologikoa, mugimenezkoa, hitzezkoa...)
    • Ikaslearen egoera bere buruarekiko eta taldearekiko aztertzea ikasketa prozesuan zehar.
    • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena egitea.
    • Hezkuntza premiak zehaztea.
    • Jarritako helburuak lortzeko erabili diren metodoak eta tresnak baloratzea.
    • Irakaslearen jokaera auto-erregulatzea.
    • Hezkuntza prozesu indibiduala eta kolektiboa orientatzea.
    • Irakaskuntza praktika hobetzea.

Ebaluatuko diren alderdiak:

    • Ikasleen ikaskuntza prozesua.
    • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.
    • Irakaskuntza praktika bera.
    • Ikasketa-proiektua.

 

 

EBALUAZIOAN PARTE HARTZAILE ETA ARDURADUNAK

Ebaluazioa, egitez, dagokion ikastaldearen irakasle guztiek egingo dute, talde horren tutoreak koordinatuta eta orientazio-departamentuaren aholkularitzarekin. Irakasle horiek era kolegiatuan jardungo dute ebaluazio prozesuan zehar eta dagozkien erabakiak hartuko dituzte.

 

 

EBALUATZEKO METODOAK

Ikasleen ebaluazioan ahaleginduko gara metodo anitzak erabiltzen. Hurrengoak kontuan izango ditugu:
Behaketa ikasgelan (gida batekin eta gida barik), errubrikak. elkarrizketak, portfolioa, galdetegiak, proiektuak, lanak, ikasgelako koadernoak, auto-ebaluazioa, ikaskideen arteko ebaluazioa, ahozko eta idatzizko azterketak, ebaluazio dinamikoa edo interaktiboa (froga bat egin ondoren ikasketa denbora bat ematen da, irakaslearen laguntzarekin, eta gero bigarren froga bat egiten da).

 

 

 

Additional information